Powered By Blogger

miércoles, 29 de octubre de 2008

TOP 7 ZERRENDA

1. YouTube http://youtube.com/

Webgune honetan, bideo digitalen elkartrukaketa egitea posible da, baita Internet bidez ere bada. Sistema hau medio dela, musikagile berriak zein hain berri ez direnak, bere musika eta bideo-klipak ezagutzera eman dezakete. 2005. urtean PayPal (Chad Hurley, Steve Chen eta Jawed Karim) sortu zuten, geroago 2006an Google-k erosi zuen 1 650 milioi dolarren truke.

YouTube, sarean dagoen erreproduktorea da, Adobe Flash-an dauka oinarria bere edukiak eskeintzerako orduan. Oso ospetsu bihurtu da bideoak modu errezean igotzeko aukera ematen duelako. Honez gain, aniztasun handia dago bere edukietan pelikulak, telesailak eta etxean egindako bideoak daude (copyright-aren aurka egonda ere, honelako material asko dago). Orrialde honetan agertutako infotmazioa blog eta web-etan jar daitezke, APIs eta HTML erabiliz.

Asper asper eginda nagoen momentuetan arakatzen hasten naiz interesgarriak iruditzen zaizkidan bideoak, etab. horrela denbora pasatzen dut pentsatzen hainbat gauzetan.

2. Mogulus http://mogulus.com/

Zerbitzari honen bidez, bideo seinale iragartzeko ahalena dugu, honek segundu gutxiko desfasea duelarik. Bideoak igo eta gordetzeko gaitasuna du, horretaz aparte, momentuan gordetako datu hoiek zuzean iragarri daitezke, internet duen edonork ikusi dezake sortutako kanala; hedatzen ari den bitartean ere, grabaketak egin daitezke. Web orrialdean zein blog-ean itsatsi daiteke baita.

Mogulus-en abantail garrantzitsuenak hurrengo hauek dira: emititzen egiten ari garelarik probak egin ditzazkegula, erabiltzeko erreza dela oso (bisitari moduan zein erabiltzaile bezala), ez dela inolako programari deskargatu behar erabili ahal izateko Adobe Flash tecnologia birtuala txertaturik duelako (plataformarekiko independientea da) eta azkenik, hiru euskarrirentzat disenaturik dagoela (Linux, MacOS X eta Window-entzat).

Hau aukeratu izan dut, kristolako aurkikuntza irudittu zaidalako. Bitxikeria jota, dauden kanalei begirada bat bota diet. Harrigarria da gizabanako bakoitzak zer nolako ikuspegia duen munduari buruz. Kanal hauen azterketa esperimentu soziologiko batentzat emango lukete.

3. Il Corriere della Sera http://corriere.it/

Il Corriere della Sera RCS MediaGroup, liburu argitaletxe ospetsuak, Milan-en argitaratzen duen italiar egunkaria da. Eugenio Torelli Viollier-rek sortu zuen 1876, La Repubblica egunkariarekin batera (Italian, tirada gehien duen egunkaria delarik).

1876ko martxoaren 5an kaleratu zuen bere lehendabiziko alea, horretatik hiru mila kopia imprimaturik. Izan ere, bere sortzailearen helburu nagusietako bat milaneko burguesia industrialarentzat ardatza bilakatzea zen. XX. mendean, guztiz finkaturik zegoen, baina Luigi Albertini zuzendari berriak, bere orea gorenera eramanez. Bigarren Gerrate Mundiala abian zegoela, Mussolini-k 1925ean Albertini kargutik kendu zuen, fasiztek egunkariaren boterekin egin ziren. Gerra bukatu orduko, 1945ko apirilaren 26an, berriro ere idazten hasi ziren Corriere d´Informazione izenarekin, geroago Il Nuovo Corriere della Sera bihurtuko zena.

1975 urteak sekulako krisia suposatu zuen egunkariarentzat, Indro Montanelli eta beste hainbat kazetari garrantzitsuk alde egin zuten Il Giornale Nuovo sortzeko.

Honetan, egunkari baten abantail guztiak ditu. Baina horrez gain, lanen bat egitekotan (aurrekariak, informazioa soilik,… direla eta), hemeroteka dugu eskuragarri.

Gertatu berri diren albisteak jakiteko biderik egokiena dira egunkari digitalak. Gainera, Il Corriere della Sera oso famatua da bere objetibotasunagatik eta ez hori bakarrik, nazioarteko informazio asko dakarrelako.

4. Wikipedia euskaraz (Azala) http://wikipedia.org/wiki/Azala

Entziklopedia libre eta eleanitzekoa da. Teknologia wiki-a du, hau dela eta, edonork aldatu dezake bertan agertzen diren artikuluak, web nabigatzaile baten bidez. Jimbo Wales 2001an sortu zuen, Larry Sanger-ren laguntzaz; Wikimedia Fundazioaren menpe dago, gobernuz kanpo erakundea delarik.

Bere fama hurrengo hiru ezaugarri hauei sor dio: duen moldagarritasuna, bestelako informazioa bilatzeko loturak egite dituela eta duen eleaniztasunari (253 hizkuntzetan dago itzulirik). Hau dela eta, webgune hau gehien bisitaturiko tokien artean dago, hamar lehengoen artean.

Edozein motatako informazioari buruzko datuak aurkitu nahi baditugu, hemen sartu eta zistu bizian nahi beste informazio hartu dezakegu.

5. House FM http://housefm.net/update.htm

Orrialde honetan, house musikako irratsaioa entzun daiteke zuzenean. Horretarako, Windows-eko Erreproduktorea erabili egiten du. Baina beste bi aukera baditu, “sesio”-ak grabatu eta chat bat (Messenger programaren modukoa).

Musika tipo hau oso gustatzen zaidanez, irrati analogikoa jarri beharrean, orri honetara konektatu egiten naiz. Gogo gehiagoz burutzen ditut gauzak musika apur batekin.

6. 3000 Hiztegia http://www1.euskadi.net/hizt_3000/

Hiztegi birtual honen bidez, hiztegi erabilgarri eta arina dugu. Esandako hitza berehala bilatu egiten du. Hitzak sortutako emaitza erakusten du, gainera, hitz horretatik sortutako terminoak ikusteko aukera ematen digu.

Lanen bat egiterako orduan ezinbesteko baliabidea da. Euskararen erabilera egokia egin ahal izateko.

7. Euskaltzaindia http://euskaltzaindia.org/

Euskara hizkuntzari buruzko zehaztapen guztiak biltzen du orrialde honek. Errekurtso ugari ditu, horregatik edonolako zalantza izanda honetara jo dezakegu argibide bila.

Hiztegi 3000 bezala, euskarazko lan txukun bat osatzeko egokia da. Euskarazko termino baten inguruan izanik, hona jo eta berehala argitu dezakegu.

martes, 28 de octubre de 2008

Azala WIKIPEDIARAKO sarrera

Il Corriere della Sera RCS MediaGroup, liburu argitaletxe ospetsuak, Milan-en argitaratzen duen italiar egunkaria da. Eugenio Torelli Viollier-rek sortu zuen 1876, La Repubblica egunkariarekin batera (Italian, tirada gehien duen egunkaria delarik).



1876ko martxoaren 5an kaleratu zuen bere lehendabiziko alea, horretatik hiru mila kopia imprimaturik. Izan ere, bere sortzailearen helburu nagusietako bat milaneko burguesia industrialarentzat ardatza bilakatzea zen. XX. mendean, guztiz finkaturik zegoen, baina Luigi Albertini zuzendari berriak, bere orea gorenera eramanez. Bigarren Gerrate Mundiala abian zegoela, Mussolini-k 1925ean Albertini kargutik kendu zuen, fasiztek egunkariaren boterekin egin ziren. Gerra bukatu orduko, 1945ko apirilaren 26an, berriro ere idazten hasi ziren Corriere d´Informazione izenarekin, geroago Il Nuovo Corriere della Sera bihurtuko zena.



1975 urteak sekulako krisia suposatu zuen egunkariarentzat, Indro Montanelli eta beste hainbat kazetari garrantzitsuk alde egin zuten Il Giornale Nuovo sortzeko.

miércoles, 15 de octubre de 2008

Paris on prision

Hau da, Paris Hilton AEB-ko presidentziara bere burua aurkeztu izan zuenean ateratako kontrako publizitatea. Oso adierazgarria iruditzen zait, hori dela eta, hemen jarri egin dut. Eskerrak inork ez duen hautatu!

lunes, 6 de octubre de 2008

Gaur egun edozein herrialde kantatu beharreko kanta

Hemen jarritako dudan bideoan, Italiari buruzko dugun ikuspegi amezgarria, hankaz gora uzten da. Fabri Fibra eta Gianna Nannini, abeslariek Italiaren errealitateaz mintzo dira. Beti saldu izan zaigu paradisu moduan eta garai batean inperio izan zen hori, hainbat mendeetan zehar hain oparatsu izan zen lurralde hori, egun beste herrialdeen antzera, egoera latz batean murgildurik dago.

Gizarteak sekulako aldaketak jasotzen ari denbora gutxian. Orain krisialdi bat bizi ari gara eta badirudi horrek pentsarazi egiten gaituela, gure egungo bizimoduari buruz hausnartu. Beno ba, erreflexio garai dela dirudi.